Jaiak ospatzen ari dira gaur (egubakoitza) Arrasateko Zerrajera kalean. Arratsaldean zehar zumba, haurrendako jolas ugari, puzgarriak eta erraldoiak izan dira ume eta ez hain umeen gozamenerako. Geroago, berriz, auzo afaria izan dute, eta gauean festa, DJ Amaiaren eskutik.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.