Bolo boloa, txokolate-jana eta dantzaldia izan zituzten atzo, egubakoitza, Arrasate Santa Marina auzoko jaietan. Gauean atseden pixka bat hartu eta bigarren festa eguna dute gaur. Esna-deia eta suziriak izan dituzte goizean. Ondoren etorri dira umeendako puzgarriak, haur jolasak eta eguerdiko txikiteoa.
Auzoko txarangak girotu du txikiteoa. Ez dute umorerik falta, eta tabernaz taberna ibili dira nork bere jaietako musika tresna gainean hartuta.
Dantzaldia eta suziriak dituzte iragarrita arratsalderako. Biharko, berriz, umeendako puzgarriak, meza, erretiratuen bazkaria, billar txapelketa, txitxi-burruntzia eta musika emanaldia.