Azken orduko aldaketa izan zuten bertso afarian. Uxue Alberdi eta Iker Zubeldia bertsolarien ordez, Aitor Mendiluze eta Sustrai Colina ibili ziren Arexolan bertsotan. 80 bat lagun elkartu ziren afaritarako.
Auzoko kontuak, umore onean
Giro onean ibili ziren auzotarrak. Afariaren ostean, Iban Arrizabalagak ipinitako gaiekin ibili ziren bertsotan Mendiluze eta Colina: auzoko kontuak nagusitu ziren gaietan.
Ordu txikiak arte luzatu zen jaia Arexolan.
Bizikleta igoera auzora
Gaur, 12:00etan meza esango dute eta ondoren bizikleta igoera jokatuko dute.