Auzoko gazteena da Ahndedou, orain urte eta hiru hilabete etorri ziren haren gurasoak Mauritaniatik Aretxabaletara. 53 urte daramatza dagoeneko Carrascok Portasol auzoan bizitzen. "Gustura bizi dela bertan eta auzokoak, bere jaiak direla" kontatu du pozik oparitu dioten lora sorta eskuetan zuela. Mohamed Mbarek, omendutako txikiaren aitak ere eskerrona adierazi du, auzoan gustura dagoela gaineratuz.
Asteburu osoan askotariko ekitaldiekin betetako egitaraua omenaldiarekin eta haur eta gazteentzako ekarritako zezentxoekin eta poniekin jolasean borobildu dute jai-asteburua. Antolatzaileak nekatuta, baina gustura ziren auzotarren parte-hartzearekin.