Igartuaren, Apraitzen eta Sanchezen agurrean, UDAk irabazi du derbia

Azken hamar minutuetan erabaki dute partidua aretxabaletarrek, eta 3-1 menderatu dute Aloña, Ibarra futbol zelaian. Lehia hasi aurretik omenaldia jaso dute Haritz Igartuak, Oxel Apraitzek eta Raul Sanchezek. Futbola utziko dute eta azken derbia jokatu dute.

Ezer gutxi zuten jokoan UDAk eta Aloñak partiduan, eta hori antzeman egin da jokoan. Lehen zatia oso parekatua izan da. Biek ala biek lasai jokatu dute. Presio barik, baina joko ona egin barik. Gol aukera garbiren bat izan du UDAk, baina ez du asmatu.

Bigarrenean, egoera ez da asko aldatu 67. minutura arte. Julenek, buruz, lehen gola sartu duen arte. Etxekoen poza segituan moztu dute oñatiarrek: 69. minutuan berdinketa lortu du Ugarte, atezainaren pase luzea aprobetxatuz.

Berdinketa lortuta, indarrak bukatu zaizkio Aloñari, eta azken txanpan indartsuago egon da UDA. Baina, kosta egin zaio markagailuan aurreratzea. 80. minutuan Josu Arizmendiarrietak buruz errematatu du bigarren zutoinaren ondoan.

Luzapenean sartu du hirugarrena Urtzik. Eskuin aldetik bat-bikoa eginez.

Omenaldia

Derbia hasi aurretik, omenaldi beroa jaso dute Oxel Apraitzek, Haritz Igartuak eta Raul Sanchezek. Aurreskua dantzatu dute euren omenez eta ostean, taldekideen eskutik, euren izenak daramaten kamisetak jaso dituzte oroigarri gisa. Igartuak eta Sanchezek elkartearen intsignia jasoko dute irailean, hamar denboralditan futbolean jokatu ostean.

Erlazionatuak

Antzuolak maila galdu du eta Bergarak bizirik dirau

Antzuola Bergara

Ondarroako Aurreraren kontra 1-2 galdu ostean Erregional Preferentera jaitsi da Jon Muruaren taldea. Mahoneroek aldiz, azken jardunaldian ezagutuko...
Berdindu arren, lauko finala jokatuko du Izarraitz Aloñak

Oñati

29-29 bukatu zuten Barakaldoren kontrako norgehiagoka, eta igoerarako txartela lortu dute oñatiarrek. Azken jardunaldian liderraren, Tolosar...
Sergio Gartzia eta Nere Arregi azkarrenak Otala Zelaiko krosean

Aretxabaleta

Oñatiarrak 27.01eko denbora egin du eta arrasatearrak 31.33. Bikote mistoetako lasterketa Igor Martinez eta Ane Zabala arrasatearrek irabazi...
Rezusta kanporatu du Irujok

Bergara

Iberoko pilotariak 22-8 irabazi du partidua eta finalerdietarako sailkatu da. Bergararrak apenas izan du lehian sartzeko aukerarik, 6-0 galtzen has...
Arrasatek aurrera egin du Herri Arteko Txapelketan eta Oñati kanpoan geratu da

Arrasate Oñati

Kadete eta jubenilen garaipenarekin, arrasatearrek Herri Arteko Txapelketako kanporaketa gainditu dute; oñatiarrek bestalde, agur esan diote...
Sara eta Iñaki Gomez nagusitu dira aurtengo Berdintxiketan

Oñati

Aurten Berdintxiketan herri lasterketa mistoa, bosgarrenez antolatu du MUko Enpresagintza fakultateak eta Aloña Mendi taldeko Sara Gomez o&n...
Gloria Rodriguez izan da azkarrena erlojuaren kontra

Bergara

Gaur hasi da Bergaran  Gipuzkoako Emakumeen Itzuliko bigarren edizioa, eta Rodriguez murtziarrak 2 minutu eta 31 segundo behar izan ditu ia bi...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.