Gloria Rodriguez izan da azkarrena erlojuaren kontra

Txomin Madina Milikua 2015ko mai. 15a, 22:06

Gaur hasi da Bergaran  Gipuzkoako Emakumeen Itzuliko bigarren edizioa, eta Rodriguez murtziarrak 2 minutu eta 31 segundo behar izan ditu ia bi kilometroko ibilbidea egiteko.

“Espero nuen aurrean ibiltzea,horrelako probetan ondo moldatzen naizelako, baina ez nekien aurkariak nola ibiliko ziren”, zioen sari banaketaren ostean Gipuzkoako Emakumeen Itzuliko lehenengo etaparen irabazleak, elite mailako 23 urteko Gloria Rodriguez murtziarrak. BZK Emakumeen Bira taldeko lasterkariak 2 minutu eta 31 segundotan amaitu du ia bi kilometroko ibilbidea, eta proba gustukoa izan duela gaineratu du: “Hain proba motza izanda, ezin duzu inongo momentutan sentsazio onik izan, baina gustuko nuen proba. Teknikoa da, eta hori ondo datorkit. Murtziakoa izanda, ez nago euriarekin korritzera ohituta, eta horrek apur bat beldurra ematen zidan, baina asko gustatu zait”.  Itzuliko lehenengo proba izanda, Rodriguez bera da lehena sailkapen orokorrean.

Elite mailan, Bizkaia Durango taldeko Lourdes Oiarbide izan da bigarrena 2 minutu eta 33 segundorekin, eta Eustrak Euskadi taldeko Irene Usobiagak egin du hirugarren denborarik onena, 2 minutu eta 34 segundorekin

Junior mailakoek elitekoekin korritu dute, eta maila honetan,bosgarren denborarik onena egin duen  Laguntasuna taldeko Naia Leonet izan da azkarrena, 2 minutu eta 36 segundorekin.

Kadete mailan, aldiz, CAF Transport Engineering taldeko bi txirrindulari izan dira azkarrenak: Maialen Aramendia bi minutu eta 39 segundorekin eta Saioa Gil, 2 minutu eta 44 segundorekin. Hirugarrena, bigarrenaren denbora berdinarekin, Caja Rural Bidebike taldeko Nekane Gomez izan da.

Antolatzaileak, pozik

Itzuliaren antolatzaileetako bat den Lokatza Ziklismo Taldeko presidente Jon Unamuno gustura agertu da gaurko probak emandakoarekin: “Euriarekin larri ibili gara egun guztian, herri barruko proba izanda, bihurgune asko zeudelako. Baina azkenean ez da erorketa larririk egon. Bergararrak ere animatu dira proba ikustera, eta horrekine re pozik gaude”.

Tolosan izango da bihar Gipuzkoako Emakumeen Biraren bigarren etapa eta 83 kilometroko ibilbidea izango dute aurretik txirrindulariek.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak