Eskura izan zuen Izarraitz Aloña Mendi bizkaitarren kontrako partidua: bost goleko errentarekin bukatu zuten lehen zatia eta hiruko errenta izan zuten lehia bukatzeko 10 minuto falta zirela. Baina, bizkaitarrek asko hestutu zuten, eta gai izan ziren berdinketa lortzeko.
Puntua ona da oñatiarrendako: Bigarren Nazional Mailarako igoera jokatzeko txartela lortu dutelako. Bigarren daude sailkapenean bost punturekin, eta azken jardunaldian Tolosan jokatuko dute, liderraren kontra. Tolosak zazpi puntu ditu. Fasea lehen lekuan bukatzen duenak (Tolosak edo Aloñak) lauko finala nun jokatuko den aukeratzeko eskubidea izango du.