Sei tantoko abantaila hartu ostean, lasai jokatu du Martinez de Irujok. Baina, hutsak ere egin ditu, eta horiek aprobetxatuz 12-8 hurbildu zaio markagailuan Rezusta.
Baina, une horretan, 10 tanto egin ditu jarraian Irujok, eta lehia erabakita utzi du. 22. tantora zuzenean joan da, eta finalerdietarako txartela lortu du. Aimar Olaizolaren kontra jokatuko du.