Antzuolak maila galdu du eta Bergarak bizirik dirau

Mireia Bikuña 2015ko mai. 17a, 19:45

Ondarroako Aurreraren kontra 1-2 galdu ostean Erregional Preferentera jaitsi da Jon Muruaren taldea. Mahoneroek aldiz, azken jardunaldian ezagutuko dute euren etorkizuna, Touringi 3-4 irabazi ostean.

Beranduegi hasi da Antzuola partiduak irabazten. Denbora asko zuloan egon ostean, azken partiduetako emaitza onek ez diote balio izan mailari eusteko. Aurreraren kontra galdu ostean maila galdu du: denboraldi bakarreko ametsa zapuztu egin zaie Estalan.

Lehen zatia Antzuolaren menpekoa izan da. Markagailuan aurreratzeko penalti bat ere alde izan dute, baina huts egin dute. Eta, bigarrenean, goitik behera aldatu da lehia. Etxekoak urduri ipini dira minutuek aurrera egin ahala. Bizkaitarrak aurreratu arren, Letek berdinketa sartu du etxekoen gozamenerako. Baina, bost minuturen faltan, Aurrerak bigarrena sartu du txilenaz, eta Erregional Preferentera bidali du Antzuola.

Bergararen etorkizuna azken jardunaldian

Bestalde, Juanina Garairen taldeak bizirik dirau oraindik. Touringen kontra irabazi ostean (3-4) azken jardunaldian jakingo dute non jokatuko duren irailetik aurrera. Bergarak 33 puntu ditu: Zarautzek eta Hondarribiak moduan. Usurbilek 32 puntu ditu. 

Bergarak irabazi egin beharko du Martuteneren kontra eta besteen emaitzak ikusi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak