Bergarakoari dagokionez, irabazten hasi dira mahoneroak Eñaut Gorosabelek lehen zatian egindako golari esker. Bi minutura berdindu du, ordea, Ostadarrek, eta bigarren zatian kanpokoak izan dira gola egin duten bakarrak.
Ez da partidu ona izan Agorrosinen jokatutakoa. Jokatu jokatu ere egingo ote zen zalantzan egon eta gero, zelaia ez da aitzakia izan, nahiz eta egoerarik onenean egon ez. Joko eta aukera gutxiko partidua izan da, berdinketa emaitza justu lukeena.
Baina bigarren zatian, kanpokoak behin iritsi eta gola egin dute. Ostadar aurretik jarrita, Bergarak korner batean izan du berdinketa, buruz egindako erremate batan, baina ez da golik izan.
Bi taldeak berdinduta zeuden Ohorezko Erregionaleko sailkapeneko atzeko aldean, 20 punturekin. Kontrarioak irabazi behintzat ez egitea zen Bergarakoen helburua, irabazterik ez bazen, baina ez dute ez bata ez bestea lortu; beraz, behetik irteteko borokan segi beharko dute.