Kanpotik asmatu ez eta 63-75 galdu du MU-k Universidad de Valladolid-ekin

Julen Iriondo 2015ko ots. 8a, 07:58

Kanpoko jaurtiketetan egon zen gakoa. Bigarren eta azken laurdenetan ez zuten asmatu arrasatearrek, eta laugarren laurden horretara markagailuan nahikoa parean iritsi arren, Universidad de Valladolid-ek MU-k baino 9 puntu gehiago eginda, garaipenak alde egin zien Josu Larreategiren mutilei.

 

17 eta 12, 34 eta 37, 48 eta 51 eta 63 eta 75 izan ziren emaitzak lau laurdenen amaieran. Iker Barbero izan zen partiduko jokalari onena, 34ko balorazioarekin eta 21 punturekin; baina ez zuen irabazteko balio izan. Bigarren porrota jarraian etxean arrasatearrek. Eta, galtzeaz gain, puntu aldea ere kontra jarri zaie, han 6ko aldearekin irabazi baitzuten MU-koek. Beraz, denboraldi amaierara garaipenetara berdinduta iritsiko balira –egun hala daude, zazpirekin, sailkapenaren erdi aldean biak–, gaztelarrak lirateke aurretik.

Larreategi gustura zegoen taldeak lehenengo hiru laurdenetan egindako lanarekin, "ahalegin handia" egin zuela eta "oso lehiakorra" izan zela zioen. Partidua galduta, baina, EBA mailari eusteko "azkenera arte gogo handiz" jardun beharko dutela argi dagoela zioen entrenatzaileak; lehenengo itzuli "oso ona" egin dutela, baina liga amaiera bitartekoa "oso gogorra" izango dela.

 

Beste emaitzak

Bestalde, Euskadiko 2. Mailan, Natra Oñatik 51-89 irabazi du Portugaleteren kantxan. Emakumezkoetan, Eskoriatzak ere menderatu egin du Cafes Aitona Askatuak, 26-45, haren kantxan. Gipuzkoako 2. Mailan, berriz, Soraluce Bergarako mutilek galdu egin dute Alde Zaharra B-ren kantxan, 61-46.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak