Donnayk, lehia bizia izan du Yeray Varela korrikalariarekin. Norgehiagokan, ordea, oñatiarra atzean utzi du. Varelak atzetik baina lehia estu-estuan jarraitu dio eta segundo gutxigatik bigarren postuan heldu da helmugara 00:39:26 denbora eginda.
Emakumezkoen artean, berriz, Nere Arregi arrasatearra nagusitu da 00:48:49 denborarekin. Bigarren Estela Biain oñatiarra izan du; Biainek 00:50:11 denbora egin du.