Urriaren 25ean martxan jarriko dira berriro mendiko bizikleten pedalak: badator Mondran Bike

Maialen Torres 2014ko urriaren 12a

Besaide mendizale elkartekoek prest dute dagoeneko Mondran Bike martxaren aurtengo bigarren edizioa, eta, besteak beste, Udalatik, Zazpibidetik eta Kurtzetxikitik igaroko da. Ibilbide motza 22 kilometrokoa izango da eta luzeak 34 kilometro izango ditu, baita enduro tarte luzeagoa eta Galarrixako gaina ere. GPS ibilbidea laster izango dute prest, Wikiloc plataforman.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak