Borrokatu arren, galdu egin dute Soraluze BKE taldekoek (27-31)

Jagoba Domingo 2014ko urr. 12a, 10:51

Soraluze BKE taldekoak erasoan.

Lehenengo minutu nahasiak jokatu zituzten Soraluze BKE taldeko mutilek; atzean ahul eta aurrean ideia garbirik gabe. Deustukoak ordea hobeto kantxaratu ziren Labegaraietan eta 0-3ko partzialarekin hasi zuten norgehiagoka. Partiduak aurrera egin ahala hobeto jokatu zuten arren, Muniategiren mutilek ezin izan zuten garaipena lortu.

Etxekoen atezaina, Egurrola, ez zen oso fin ibili lehenengo jokaldietan eta horrek defentsari ez zizkion gauzak erraztu. Hala ere, pixkanaka partiduan sartu ziren Muniategiren mutilek erasoan gauzak hobeto eginez. 8. minutuan berdindu zuten markagailua launa eta erasoan baloia azkar mugitzen hasi ziren 14. minutuan lehenengo abantaila lortu arte  (8-7). Atean ere Fuentes jarri zuen Muniategik eta sendotasuna lortu zuten atzean.

Norgehiagoka berdintzen joan zen baina defentsan falta nahikotxo egin zituzten eta epaileak hiru jokalari bi minuturako kaleratu zituen hamar minutuko tartean. Deustukoek abantaila ondo aprobetxatu zuten eta kontraerasoei esker berriz ere markagailuan aurretik jarri ziren atsedenaldira 15-17 helduz. Deustuko Rodet jokalariak ere min handia egin zien etxekoei azken minutuetan, erasoko ardura bere gain hartuz eta asko faltak eraginez.

Nahi eta ezin

Bigarren zatian gogor kantxaratu ziren mahoneroak eta norgehiagoka berdintzea lortu zuten berriz ere (17-17). Hala ere, Deustukoak iratzarri orduko berriz ere aurreratu ziren markagailuan. Bigarren zatiko lehenengo hamar minutuetan defentsa gogorrak eta erasoan hutsegiteak izan ziren protagonista; 4-3ko partzialarekin. Lehiako minutu erabakigarrietan ordea, kanpokoak finago ibili ziren; erasoan jokaldiak amaituz eta atezainak lan ona egin zuen arren, golak lortuz. Azken minutuetan etxekoak saiatu ziren arren, jokalari bakoitzak bere aldetik egin zuen borroka eta ezin izan zuten partidua irabazi (27-31).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak