Partiduaren atarian, Jon Zuluaga Oñatiko udaltzainari mezu bat bidali nahi izan zioten Mondrako neskek. Izan ere, martitzenean Oñatin zauritu ziren hiru udaltzainetako bat, Jon Zuluaga Zulu, larrien zauritu zena, hain justu ere, Mondrakoen entrenatzaile izan zen.