Ilintxaren aurkako norgehiagoka ondo hasi dute eskuin hegaletik arriskua sortuz, eta 25. minututan heldu da saria. Barberok erremataturiko jaurtiketa atezainak aldaratu du eta Uribarren argi ibili eta gola egin du.
Goletik aurrera norgehiagoka kontrolatu dute etxekoek eta hainbat aukera izan arren, ez dute asmatu. Ilintxak ordea, 1-1ekoa lortu du zelai erditik egindako pase-erremate bati esker 75. minutuan. Berdinketatik aurrera Ilintxakoek jokoa oztopatzera mugatu dira.