Jabi Uribetxeberria: "Mendekua besterik ez da, anaia izorratzera joan dira"

Jabi Uribetxeberria, Josuren anaia, artxiboko irudi baten.
"Dena egin dute azkar, egun batetik bestera". Hala eman du aditzera Jabi Uribetxeberriak, Josu Uribetxeberriaren anaiak. Gainera, epaitegitik "Josuk etxean egon behar zuela esanez" bidali zituztela adierazi du eta beste azalpenik ez zietela eman gaineratu du.

Zela hartu zenuten Josu anaia deklaratzera deitzeko albistea?

Josu anaia izorratzera joan dira gure ustez. Dena egin dute azkar, egun batetik bestera, sekretupean. Gure abokatuek ez zekiten ezer. Oso arraroa izan da horren azkar egin izana. Hori zen gure artean komentatzen genuena. Ainhoa Baglietto abokatuak ere auzia preskribatuta dagoela dio. Ez du zentzurik, inolako zentzu juridikorik.

Josuk erantzun zizkien epailearen galderei?

Ni ez nintzen barruan egon, baina Josuk aurretik esan zigun ez zekiela ezer eta ez zuela erantzun behar.

Epaileak hartutako erabakia, etxean preso egotekoa, zela beteko da?

Etxean egon beharko duela esanez bidali gintuzten handik. Ez ziguten azaldu ez zein arau bete beharko dituen edo zeintzuk diren bere betebehar eta eskubideak. Etxean geratu behar dela bai, baina besterik... Espetxean patio ordua ere badute, baina etxetik irten barik egon behar da orain?

Auzia preskribatuta dagoela dio abokatuak...

Hori esan du abokatuak, bai. Guretzat, horrela bada, ez du zentzurik, eta mendekua besterik ez da, ezin dutela kalean ikusi. Orain alegazioak jartzen hasita ere, dena atzeratuko litzateke eta Josu, bitartean, etxean. Nik uste dut hori dela nahi dutena.

Beste bi presok ere deklaratu behar izan zuten Madrilen. Horren berririk baduzu?

Ez. Egun batetik bestera eraman zituztela Madrilera. Geure buruari galdetzen diogu, dena baldin bazekiten, zein izan ote zen orain dela 15 urte ez epaitzea erabaki zuena?. Zergatik ez zuten epaitu bere garaian? Ez dauka zentzurik.

Erlazionatuak

Uribetxeberria "jasaten ari den sorgin-ehiza irmoki salatu" du Sortuk

Arrasate

Josu Uribetxeberria "jasaten ari den sorgin-ehiza irmoki salatu" du Arrasateko Sortuk. Eta "Josu eta bere senideei elkartasun eta babesa" adierazi ...
Uribetxeberria etxean preso sartzeko agindua eman du epaileak

Arrasate

Josu Uribetxeberria etxean preso sartzeko agindua eman zuen atzo Ismael Moreno epaileak. Baldintzarik bako behin behineko espetxeratzea ezarri zion...
Josu Uribetxeberria Bergarako epaitegian

Arrasate Bergara

Josu Uribetxebarriak gaur eguerdian Bergarako epaitegian deklaratu du Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Ismael Morenok eskatuta. Deklarazioa b...
Guardia zibil baten hilketan zerikusia duelakoan epailearen aurrera deitu dute Josu Uribetxeberria

Bergara

Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Ismael Morenok deklaratzera deitu du Josu Uribetxeberria arrasatearra. Bergarako epaitegian bideokonferentzi...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.