Josu Uribetxeberria Bergarako epaitegian

Imanol Gallego 2014ko apirilaren 3a

Errore bat gertatu da bideoa igotzeko orduan. Saiatu berriro edo jarri gurekin harremanetan.
Josu Uribetxebarriak gaur eguerdian Bergarako epaitegian deklaratu du Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Ismael Morenok eskatuta. Deklarazioa bideokonferentzia bidez egin du.

Josu Uribetxeberriaren deklarazioak ikusmin handia sortu du eta goizean goizetik, komunikabide ugari gerturatu dira Bergarako epaitegi kanpora, Uribetxeberria noiz iritsiko zain. 12:30ak izateko minutu gutxi falta zirela iritsi da Uribetxebarria epaitegira, senide eta lagunez inguratuta, epaitegirako bidean ez du deklaraziorik egin.

Astelehenean egin zuen fiskalak Uribetxeberria deklaratzeko eskaera, El Mundo egunkariak Guardia Zibilaren ustezko txosten bat aipatuz. Horren arabera, 1986ko uztailean tiroz hildako Antonio Ramos Martinez guardia zibilaren aurkako atentatuarekin lotu zuten Uribetxeberria atxilotu batzuek. Honek guztiak ostera, ireki du itxita zegoen sumarioa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak