Hemen, oharra oso-osorik:
"Espainiar justiziaren krudelkeria agerian utzi dute berriz ere. Amarru judizialen bitartez sustatzen ari diren mendeku politikaren beste urrats bat da honakoa, Euskal Herrian bizi dugun gatazkaren konponbiderako bideari jarri nahi zaion beste oztopo bat".
"Giza eskubideen aurkako beste eraso bat"
"Polizia iturri eta hedabide zehatzek harrotutako informazioetan oinarrituta, heriotzara kondenatu nahi dute Josu. Bere osasun egoera ez da hobetu eta bere gaixotasunaren egoerak larria, atzeraezina eta sendabiderik gabekoa izaten jarraitzen du. Ondorioz, eta bizi dugun une politikoan are larriagoa deritzogu tamainako eraso honi, konponbiderako urratsetatik urruti, giza eskubideen aurkako beste eraso bat delako".
"Demokrazian oinarrituko den bakea"
"Hala, konponbiderako bidean, euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen aldeko lana ezinbesteko giltza izango dira aurrerantzean ere. Euskal Herrian bizi dugun gatazkaren konponbidea eskuratzeko lana denoi dagokigulako, eskuz-esku, demokrazian oinarrituko den bakea eskuratzeko".
Herritarrei deia
"Honen aurrean, arrasatear eta euskal herritarrei deia luzatzen diegu giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen aurkako eraso hauei erantzun bateratua eman diezaiogun, bihar larunbata eguerdiko 12:30ean Arrasateko herriko plazan Josuren senide eta lagunek burutuko duten prentsaurrekoan parte hartuz".