Energia berriztagarriak hizpide Bergarako udalbatzan, itzalaldi masiboaren egunean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2025ko api. 29a, 15:57

Sare elektrikoa erori izanak eragindako itzalaldi masiboaren egun berean Berener energia berriztagarrien kooperatiba izan zuen hizpide udalbatzak atzo, bereziki motza izan zen osoko bilkuran.

Sare elektrikoa guztiz erori zen egun berean Berener energia berriztagarrien kooperatiba izan zuen hizpide udalbatzak bereziko motza izan zen osoko bilkuran. Bergarako Udala Berenerreko bazkide laguntzailea izanik, kooperatibako batzar nagusirako Udaleko ordezkaria Markel Azkargorta izendatzea aho batez onartu zuten; maiatzaren 7an egingo du Berenerrek 2025eko Batzar Nagusia. 

Hain zuzen ere, 2025eko otsailean egindako osoko bilkuran udalbatzak onartu zuen San Martin eskolako teilatua lagapenean uztea Berener energia berriztagarrien komunitateari, bertan eguzki-plakak jartzeko; Azkargortaren izendapena, EH Bilduren arabera, bada beste pauso bat. 

Energiaren gaineko gogoetaz eta trantsizioa bideratzeko ekimenen beharraz jabetuta, EAJk uste du Berener moduko proiektuak "estrategikoak" direla Bergararentzat. 

Bestalde, 2024ko gerakina birbideratzeko kreditu aldaketa batzuen berri ere eman zuen udal idazkariak. Auzoetara bideratutako inbertsioak dira, gehienbat. 

Gogora ekarri behar da Bergarako Udalak Txuringo taberna eta jatetxea erosi zuela 2023. urtearen amaieran 143.000 euroren truke, osintxuarrendako elkargune izan dadin. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak