Ander Malbadik irabazi du Algaraka Bakarrizketa Lehiaketa

Goiatz Arana Begiristain 2024ko eka. 6a, 20:15

Algaraka Bakarrizketa Lehiaketak badu irabazlea: Ander Malbadi. Joan den egubakoitzean, maiatzaren 31n, jokatu zen finala Bergarako Seminarixoan eta lau finalisten artetik puntu gehien jaso zituen albiztuarrak. Han gertatutakoaren gainean kontu kontari jardun dute antolakuntza taldeko kide Miren Arregik eta epaimahaiko kide Iosu Zubiak.

Hona hemen sailkapena:

Lehenengo saria, 1.000 euro + Bergarako tostoiak eta erreilenoak: Ander Malbadi (Albiztur).

Bigarren saria, 600 euro + Bergarako tostoiak eta erreilenoak: Ion Martinez Txiki (Donostia).

Hirugarren saria, Bergarako Zumelaga jatetxean afaria eta Lamaino Etxeberri nekazari-etxean gaua eta gosaria: Asier Galarza (Muxika).

Bergara Saria: 250 euro –bonuak, herrian erabiltzeko–: Manex Astigarraga (Deba).

Primeran plataforman ikusgai

Hiru kanporaketa eta finala jokatuta, bukatu da Algaraka Bakarrizketa Lehiaketaren lehen edizioa. Guztira hamabi parte hartzaile aritu dira nor baino nor gehiago, kanporaketa bakoitzean lau. Saio guztiak (hiru kanporaketak eta finala) ikusgai daude dagoeneko Primeran plataforman.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak