Hiru kanporaketa jokatuta, atzo, Algaraka bakarrizketa lehiaketak final handiaren eguna izan zuen. Manex Astigarragak, Ander Malbadik, Ion Martinez Txiki-k eta Asier Galartzak algara batean utzi zituzten Seminarixora hurbildu zirenei.
Gainontzeko kanporaketetan bezala, umorea egiteko lau modu ezberdin taularatu zuten finalistek, eta, era berean, denetariko gaiak jorratu zituzten. Finalisten lana epaitzeko lan zaila Idoia Torregaraik, Aner Peritzek eta Josu Zubiak izan zuten, alboan gonbidatu bezala Yogurinha Borova artista handiaren laguntza izan zutelarik; azken honek Seminarixoa zutik eta dantza batean jarri zuen bere ikuskizunarekin.
Irabazlea nor den jakiteko, ordea, datorren eguenera arte itxaron beharko da, orduan egongo baita finala ikusgai Primeran plataforman; egun bat beranduago Goiena Telebistan ere finalarekin gozatzeko aukera izango dute ikus-entzuleek. Ez galdu!.