Askotariko ekintzak antolatu ditu Musika Eskolak 40. urteurrenaren bueltan. Hurrengo hitzordua Euskadiko Ikasleen Orkestraren kontzertua izango da, apirilaren 6an egingo dute emanaldia, 12:30ean, Santa Marinan.
Bergarako Musika Eskolak 40. urteurrena ospatzeko Musikak batzen gaitu abestia eta bideoklipa grabatu ditu. Herriko Auryn musika estudioan egin dituzte nahasketa eta grabaketak. Abestia, eskolako ikasleek iaz idatzitakoa da, Idoia Asurmendik gidatutako saio batean. Eta, dena ondo bidean, ekaineko udaberriko jaiaren aurretik aurkeztuko dute.
Askotariko ekintzak antolatu ditu Musika Eskolak 40. urteurrenaren bueltan. Hurrengo hitzordua Euskadiko Ikasleen Orkestraren kontzertua izango da, apirilaren 6an egingo dute emanaldia, 12:30ean, Santa Marinan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.