Tolosaldearen trainerura igotzearekin bakarrik historia egin zuen domekan Nerea Agirrezabal bergararrak, Kontxako Banderan parte hartzen duen lehen debagoiendarra bihurtu zelako. Eta Tolosaldearentzat ere egun berezia izan zen, lehen aldiz izan delako azkarrena proba horretako jardunaldiren batean. Hurrengo domekan izango den bigarren jardunaldian erabakiko da zeinek eroango duen Bandera, eta itxaropentsu dago Agirrezabal.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.