Egitaraua 28 musika taldek osatuko dute. Ostiralean, ekainaren 9an, Añube, Skabidean, Biznaga, Tatxers, Brigade Loco, Hofe X 4:40, Denso+Mutiko&Tatta, Odolkiak Ordainetan, Brava, Rebel Noise eta Balloon Framek osatuko dute programazioa, eta, larunbatean, ekainaren 10ean, Brigada Criminal, Kaleko Urdangak, Txakurrak, La Furia, Enboskada, Hell Beer Boys, Harria, Maixa&Malakias, Sofokaos, Doubling Boys, Against You, Txiltxoko, Letagin, Alvilda, LaMia Mari, Perlata eta Bull Brigadek.
Ekinezek ekainaren 9an 17:30etan zabalduko ditu ateak eta azken kontzertua 1:00etan amaituko da. Bestetik, ekainaren 10ean, 11:30etan zabalduko ditu ateak, eta 1etan itxi. Kontzertuen arteko eszenatoki aldaketak DJ saioek girotuko dituzte. Saio horietan, DJ Mugu, Montxu Iruña, Suizidio Kolektivo eta Pineapple Sweets DJak arituko dira.
Jaialdiak 3.000 pertsonatik gora hartuko ditu Bergarako Labegaraieta kiroldegian. Sarbidea sarrera bitartez egingo da, eta horien gehiengoa agortuta egon arren, azken sarrerak eskuragai daude Musikaze online plataforman eta fisikoki Bergarako Arrano, Iruñako Aitzina, Bilboko Nave 9, Gasteizko Ttipia eta Tafallako Pasadizo tabernetan.
Guneak barra zerbitzua izateaz gain, atseden gune bat izango du janaria eskainiz. Bestetik, azokarako espazioa egongo da, non musika taldeek, arropa marka eta hainbat zigiluk beraien produktuak aurkeztuko dituzten.
Hona hemen jaialdiko kontzertuen ordutegiak: