Bergarako Udaletik honako aldaketa hauen berri eman dute:
-Hainbat aparkaleku ezingo dira erabili, hain zuzen, Labegaraieta kiroldegi atzeko aparkalekua (eguaztenetik aurrera), Ibarrako aparkalekua (eguenetik aurrera) eta Ibarra kalean daudenak (egubakoitzetik aurrera).
-Egubakoitzetik jaialdia amaitu arte trafikoari moztuta egongo da Ibarra kalea (barruko kalea, jaialditik gertuen dagoena). Bestalde, Ozaeta kalearen ondoko aparkalekua (lehengo Candy enpresakoa) argiztatu egingo da behin behineko fokuekin ostiral eta zapatu gauean.
-Kiroldegiaren erabilera: egunera bitarte zabalik egongo da, baina, hortik aurrera itxi egingo dute. Datorren astelehenetik (ekainaren 12tik) aurrera erabili
ahal izango da berriro.
Udala, eskura dituen baliabideekin, saiatuko da ahalik eta eramangarriena egiten jaialdiaren eta auzoaren arteko elkarbizitza.