Ekinez musika jaialdiari buruzko podcasta

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2023ko eka. 2a, 12:31

Bigarren Ekinez jaialdia hasteko astebete faltan, audio-podcast bat grabatu dute Goienaren egoitzan dagoen Arrasate Irratiko estudioetan. Jago Domingok eta Aitziber Aranburuzabalak gidatuta, eta antolatzaile taldeko kide Oier Aperribai Olli eta Beñat Etxebarria eta jaialdiko agertokian izango den Arrasateko eta Aretxabaletako Txakurrak taldeko kide Ander Azkarate Jauer gonbidatuta.

Tertulia formatua duen ordu eta erdiko saioan jaialdiaren askotariko erpinak aztertu dituzte lagun giroan, azpiegitura eta bestelako argibide eta informazio praktikoarekin lotutako kontuak eta protagonista izango diren Debagoieneko eta kanpoko musika taldeak hitzez eta kantuen bidez aurkeztuta.

Gaur, egubakoitza, hasita izango da Ekinez podcast izena duen irratiko saioa entzuteko aukera, eta askotariko bideak izango dira aukeran: Goiena.eus atarian, Arrasate Irratian –FMko 107.7an–, eta iVoox plataforma digitalean ere bai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak