Atzo, uztailak 4, ziren hastekoak Agorrosin futbol zelaian belar artifiziala jartzeko lanak. Udaletik adierazi dutenez segurtasun txosten bat berandu heldu delako ez ziren lanak aurreikusitako egunean hasi. Lanak asteon hasita eta exekuzio-epea hiru hilabetekoa izanda, zelai berria urri amaieran erabilgarri egotea aurreikusten dute. Bestalde, Zubieta kaleko lanak bigarren fasean sartu berri dira.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.