18 hilabeteko exekuzio-epea aurreikusten da guztira, eta Bergarako Udalaren hiru urtetako inbertsio gaitasuna baldintzatuko du, bi milioi euro pasatxo aurrekontuarekin. Obraren helburu nagusia da ardatz osoan irisgarritasuna hobetzea eta horretarako, besteak beste, espaloien zabalera metro eta erdikoa izatea lortu nahi dute kale osoan muga tekniko handiak egonda ere. Errepidea estuagoa egingo dute baina bi norabidekoa izan beharko da etorkizunean ere, Deba bailara Elosua eta Azkoitiarekin lotzen dituen errepidea ere badelako.
Dimentsio handiko obra izanik atzerapenen bat egon badaiteke ere, dena ondo bidean 2023ko udarako eraberrituta egongo litzateke ardatz osoa.