Lanek hiru fase izango dituzte eta aurreikusten da fase bakoitzak sei hilabete irautea.
Zubieta kaleko bosgarren ataritik 36. atarira arteko tartea berrituko dute lehen fasean; bigarren fasean, 36. ataritik 31. atarira arteko tartea; eta hirugarren fasean azkenik, Masterreka kale osoa eta Bideberriko bidegurutzea berrituko dituzte. Lehen faseko lanek iraun artean errepidea itxita egongo da zubira pasatzeko pasabidetik eta oinezkoak alboetatik bideratuko dira; obrek aurrera egin ahala oinezkoen joan-etorriak egokitzen joango dira.
Udalaren, enpresa eraikitzailearen –Construcciones Zubieder– eta obraren zuzendaritzaz arduratuko den enpresaren kezka nagusia da obrak egunerokoan sortuko dituen kalteak arintzen saiatzea.