Angiozar burujabeago baten aldeko emaitza, %70eko parte hartzearekin

Jokin Bereziartua Lizarazu 2022ko mar. 28a, 17:16

Herri galdeketa egin zuten atzo Angiozarren, Bergarako Udaletik deszentralizatzeko prozesuarekin jarraitu edo ez eta Zapatarikua etxea angiozartarren eskuetan utzi edo ez jakiteko. Bizilagunen %70ak hartu zuen parte bozketan eta bi galderetan baiezkoak irabazi zuen nabarmen. "Pozik gaude emaitzarekin; badugu bizilagunen babesa bi prozesuekin aurrera jarraitzeko", dio Angiozarko alkate Mila Elortzak.

Angiozar Bailarako Batzarrak bizilagunen nahi orokorra zein den jakiteko antolatu du herri galdeketa eta honako hauek izan dira emaitzak:

Emaitzak:

Errolda: 208

Bozketak: 145

Abstentzioa: 64

  • 1. Galdera: Angiozar Bailarako Batzarrak hasi duen Bergarako udalarekiko deszentralizazio prozesuarekin jarraitzeko asmoarekin bat egiten duzu?

Bai: 130

Ez: 11

Zuriak: 3

Baliogabeak: 1

  • 2. Galdera: Zapatarikua etxea, Garitano familiak dohaintzan eman nahi duen etxea, “Angiozar Jorratzen Garapen Elkartearen” bidez angiozartarrok jabetzan hartzea ondo ikusten duzu?

Bai: 116

Ez: 25

Zuriak: 3

Baliogabeak: 1

Mila Elortza: "Bizilagunen babesa badugu"

Tokiko entitate txiki izateko prozesua stand by egoeran badago ere, Angiozarko alkate Mila Elortzak azpimarratu du bailara barrura begirako lanketa bat izan dela: "Bizilagunen babesa badugu lanean jarraitzeko. Herri batzarrean edo Angiozar jorratzen ekimenean mugitu izan garenon ametsa izan da azken urteetan Angiozar burujabeago bat lortzea. Entitate txiki izatera helduko garen ez dakit, baina formulak bilatu nahi ditugu gure bailararen gaineko ardura gehiago izan dezagun".

Zapaturikua etxearen bueltan, esker on hitzak izan ditu Garitano-Larrañaga familiarendako lau solairuko eraikin bat dohaintzan uztea erabaki dutelako: "Berba egiteke dago baina ametsak baditugu buruan eraikin horri begira; sekulako eraikina da, eta herri batzarrarekin batera adostuko dugu ze erabilera eman ahal zaion", dio Elortzak.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak