Bergarako seminarioko parkinga egiteko prozesua eten egin du jarduneko Udal Gobernuak. Jarduneko alkate Elena Letek zehaztu duenez, ez dute seminarioko parkinga egiteko obra adjudikatuko. Garbi baitute jardunean dagoen gobernu batek ezin duela prozesu horrekin aurrera jarraitu, ez litzatekeelako "zuzena" izango, bere esanetan. Letek gaineratu duenez, ekainaren 15ean eratuko den Udal Gobernu berriak parkinga ez egitea "galera" moduan ulertuko luke. Eta adierazi du hurrengo Udal Gobernu berriak hartu beharko duela erabakia.
Sinadurak batu ostean, pozik
Jardungo Udal Gobernuak seminarioko parkinga egiteko prozesua eteteko erabakiarekin, bestetik, pozik dago Patixuan aparkalekurik ez! taldea. Modu positiboan baloratu dute hartu duten erabakia. Izan ere, Patixuan aparkalekurik ez! taldeak 1.703 sinadura aurkeztu zituen Bergararren Arreta Zerbitzuan, ez dutelako bertan aparkalekurik egoterik nahi, ez baitute egoki ikusten jolas eremu horrekin bateragarria denik aparkalekua.
Momentuz, ondorengo alkate izango den Gorka Artolak ez du hartuko duten erabakiaren gaineko xehetasunik eman nahi izan.