Letek gaineratu duenez, ekainaren 15ean eratuko den Udal Gobernu berriak parkinga ez egitea "galera" moduan ulertuko luke: "Gure proiektu izarra zen, 2015eko hauteskundeetako programan iragarri genuen. Azken 18 hilabeteetan horrekin aritu gara buru-belarri eta uste dugu 20 urtetik gora egon garela zain parking hori egiteko. Gobernu berriak erabakiko du zer egin, baina guretzat galera bat izango litzateke ez egitea".