Seminarioko patioan parkinga ez egitea eskatzeko, 1.703 sinadura

Jokin Bereziartua Lizarazu 2019ko mai. 31a, 10:04

Sinadurak entregatzen, udaletxeko Bergararren Arreta Zerbitzuan.

Patixuan aparkalekurik ez! taldeak gaur, maiatzak 31, aurkeztu ditu sinadurak udaletxean seminarioko patioan aparkalekurik egin ez dezatela eskatzeko. "Gobernuari eskatu nahi diogu gobernu berria eratu arte gelditzen diren egun hauetan, seminarioko aparkalekuko lanen kontratazioa ez dezala burutu eta esleipena geldi dezala". 1.703 sinadura aurkeztu dituzte Bergararren Arreta Zerbitzuan. 

Seminarioko patioan ez dute aparkalekurik nahi eta beste eskaera bat ere badute gobernu berriarentzat: "Udal Gobernu berriari eskatu nahi diogu, aparkaleku bat eraikitzeko erabakirik hartu aurretik, azterketa tekniko eta ekonomiko eguneratu bat egin dezala, mugikortasun jasangarriko plan baten barruan eta aparkaleku batentzat beste kokapen batzuk alderatuz".

 

 Patixuan aparkalekurik ez taldeko ordezkari batzuk, udaletxearen atarian.

Gaineratu dute patio horrek erabilera handia duela: "Seminarioko patioa erabilera publikoko eremua denez, Ikastolako hezkuntza eta jolas patioa izateaz gain, herriko haur eta gazte guztien aisialdirako leku aproposa izan beharko litzateke eta hau ez da bateragarria ingurunean trafikoari lotutako arriskuak, zarata eta kutsadura handituta". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak