Kilometroak 2016 Bergara

Aurreikuspenak beteta, "demasekoa izan da Bergarako Kilometroak jai eguna"

Monika Belastegi Aranzabal 2016ko urr. 2a, 18:58

Dagoeneko amaitu da Kilometroak jaia Bergaran eta hori da antolatzaileek, Bergarako Aranzadi Ikastolako ordezkariek, egunaren gainean egin duten balorazioa. "Bergarako Kilometroak Demasa izan da", esan dute eta oro har, helburuak "bete" egin direla. Hurbildutako guztie "eskerrak" ere eman nahi izan dizkiete.

Honako helburuak hain zuzen:

Autobusentzako edota ibilgailuentzako jarritako aparkalekuak bete egin direla diote, Labagaraietakoa –100 autobus– eta Amillagakoa. Eta azken horren alternatiba moduan, Larramendikoa ere ia bete egin dela.

Bestetik, ez da aparteko arazorik izan. "Jendeak portaera oso ona izan du", azaldu dute. Eta gehitu dute: "Larregiko alkohol kontsumoarengatik intoxikazio oso gutxi izan dira".

Bestalde, eraso sexistarik ere gertatu ez dela azaldu dute ez dela, behintzat, salaketarik izan. Hortaz, aldez aurretik, Kilometroak 2016n egindako prebentzio lan eta protokoloek ondo funtzionatu dutela azpimarratu dute eta bere fruitua eman dutela.

Azkenik, uste dute "beste behin argi" geratu dela "Erronka oso asmakizun ona" dela, "gazte eta nerabeei aterabide erakargarriak eskaintzeko".

Osterantzean, hasierako ekitaldia ederra izan dela ekarri dute gogora, "sinbolismoz eta umorez betea, herri eragileek presentzia nabarmena" izan dutelarik. Omenaldi ekitaldia ere "ederra" izan dela gehitu dute. Hain zuzen, Alkartu Nai eta Promocion Cultural omendu ditu Aranzadi Ikastolak, duela 40 urte, 1970eko hamarkadan Bergaran hainbat azpiegitura sortu zituzten elkarteak. Eta ekitaldi berean, datorren urteko Kilometroak antolatzeko lekukoa Oñatiko Txantxiku ikastolari eman diote.

Eskerrak hurbildutako guztiei

Kilometroak 2016ren antolakuntzak eta Aranzadi Ikastolak eskerrak ere eman nahi izan dizkie gaurko egunean, urriaren 2an, Bergarara hurbildu diren guzti-guztiei: "Haien presentzia eta laguntza oso baliagarriak dira aldez aurretik finkatutako helburu ekonomikoak betetzeko eta Aranzadi Ikastolaren eraikinaren lanen kostuari aurre egiteko mailegua ordaintzeko", esan dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak