Txapa irratiak antolatutako herri bazkariaren ondoren jarraituko dute ekitaldiek arratsaldean. 17:3'ean umeendako zezentxoak egongo dira Seminarioko patioan eta 18:30etik aurrera, Kilometroak 2016k antolatutako ekintza gehiago egongo dira, arratsalde-iluntzeari bizitasuna eman nahian:
- 18:30: Umeendako jolasak Aranzadi Ikastolako gimnasioan.
- 18:30: Txosna irekiko dute jolastokiko karpan.
- 20:30: Demasa pizzak salduko dituzte karpan, 22:30ak bitartean. Herriko pizza jatetxeekin elkarlanean salduko dituzte eta bakoitzak bi pizza mota jarriko du salgai. Pizza osoak (8,5 euro) ala pizza zatiak (1,5 euro) dastatzeko aukera izango da.
- 21:30: Kontzertua jolastokiko karpan: Fan & Go. 23:30ak arte.
- 21:30: Mojitoak salduko dituzte txosnan.