Asier Muñozek asmatu du Demasa behiaren pisua Erramu Zapatuko ferian

Monika Belastegi Aranzabal 2016ko martxoaren 19a

Asier Muñozek Jon Sanchezen eskutik jaso du 100 euroko bonoa.

Gaurko ferian ikusmin handia eragin duen ekintzetako bat Kilometroak 2016k antolatu duen Demasa behiaren pisua asmatzeko apustua izan da. 600dik gora lagunek hartu dute parte.

Asmatzailea, dena den, bakarra izan da, Asier Muñoz. Hori horrela, berak eraman du 100 euroko bonua Demasa dendan gastatzeko.

Goizean barrena Ibargarai kalean egon da Demasa behia eta euro batek truk, herritarrak haren pisua asmatzen saiatu dira. 13:30 pasatxo, Seminarioko patioaren erdian egokitutako pisura eroan dute zazpi urteko blonda arrazako behia eta herritarren aurrean pisatu dute. 1011 kilo eman ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak