Eta gauean... Demasa pizza jan eta Fan & Go taldearekin dantza egin

Monika Belastegi Aranzabal

Erramu Zapatuko iluntze partea are gehiago osatzeko eta Kilometroak 2016k antolatuta, Demasa pizzak banatu zituzten Seminarioko karpan egokitutako txosnan. Pizzak herriko jatetxeek jarri zituzten: Agirrebeñak, Ama miak, Kaik eta Etxagik eta Seminarioko karpara gerturatutakoek gustura asko jan zituzten. Horrekin batera, mojito bat edo beste hartu eta Fan & Go taldearekin dantza egiteko aukera ere egon zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak