Oposizioa ez zen Udal Gobernuak atzoko osoko bilkurara eramandako galderarekin ados agertu, egun Bergaran dagoen sistema atez atekoa barik sistema mistoa dela-eta. Alkateak EH Bilduri erantzun zion galdera eta erantzun posibleak horrela formulatuta ere herritarrek badakitela zeren artean aukeratu behar den.
Galdera eta erantzun posibleak "modu argiagoan" ematea eskatu zuen EH Bilduk, Atez atekoa erantzuna Gaur eguneko sistema erantzunagatik ordezkatuz, adibidez –eta 5. edukiontzia erantzuna ere zehaztuz–, baina Udal Gobernuak ez zuen eskaria onartu.
Osoko bilkuran EAJren eta PSE-EEren botoekin onartutako prozeduraren arabera, 18 urtetik gorako bergararrek izango dute kontsultan parte hartzeko aukera. EH Bilduk azaldu zuen, euren ustez 16 urtetik gorakoek eduki behar luketela aukera, nahiz eta 18 urteko muga onartzeko prest agertu zen, Gobernuak galdera moldatzeari baietza emanez gero.