EITBk eta TOKIKOM tokiko komunikabideen sareak elkarlanean egiten duten proiektua da Saretzen, datu kazetaritza oinarri duena.
Ordu eta erdira arte, Leintz bailaratik Oñatira autobusez joateko

Goiatz Arana Begiristain 2025 mar 28

DATUETATIK TIRAKA

Horixe da Oskitx Lagunilla aretxabaletarrak eta Ariel Garcia eskoriatzarrak etxetik unibertsitatera heltzeko behar duten denbora, bidaia autobusez egiten duten egunetan. Ikaskide batek gida-baimena atera du orain, eta garbi daukate: garraio publikoaren zerbitzua hobetu ezean, nahiago dute harekin joan.