Atzoko saioari dagoionez, launaka eserita, bi mintzagai izan zituzten parte hartzaileek, eta, euskara oinarri izanda, erabileraren inguruan eta praktikatzeko aukeren inguruan hausnartzeko aukera izan zuten bertaratutako kideek.
Korrikako arduradun eta AEK-ko irakasle den Maite Mendizabalek balorazio positiboa egin zion mintzodromoari: "Hamasei lagun elkartu gara; guztiak arrasatearrak bergarar bat ez ezik. Saioa ondo joan da, giro onean izan gara eta espero bezalakoa izan da saioa".