Maiatzaren 21ean mintzodromoa egingo dute Arrasateko plazan

Eneko Azurmendi Barrena 2026ko apirilaren 28a

Mintzalagun topaketa, Durangoko Azokaren baitan, duela bi urte.

Korrikaren hamabigarren egunaren baitan, 65 mintzodromo egingo dituzte Euskal Herri osoan egun horretan, eta Arrasaten izango da Debagoienekoa; 18:00etan, Herriko Plazan. "Alde batetik, helburua da euskararen erabileraren inguruan hausnartzea; eta bestetik, euskaraz praktikatzeko aukerez jardutea", azaldu dute AEK-ko kideek.

Mintzodromoa egiteko, taldeka eseriko dira mahaietan (launaka, bosnaka, seinaka...). Bi mintzagai izango dituzte eta mintzagai bakoitza 20-25 minutukoa izango da. Saio bakoitzean mahaiz aldatuko dira, beste solaskide batzuekin aritzeko.

Parte hartzeko, edozelan ere, izena eman beharko da, hemen. Informazio gehiagorako, halaber, honako bi telefono zenbaki hauetara deitu beharko da: 688 74 66 35 edo 943 77 03 69. Horrekin batera, arrasate@aek.eus helbidera mezu bat idatzi daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak