Juan Ramon Garai: "Harro sentitzen gara egiaren eta justiziaren alde egin dugun guztiaz"

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko aza. 13a, 19:10

Arrasateko Udalak Intxorta 1937 Kultur Elkartea omendu zuen egubakoitzean Kulturateko klaustroan, Bizikidetza Batzordeak hala erabakita. Julia Mongek eta Juan Ramon Garaik hitz egin zuten elkartearen izenean, eta esker berbak izan zituzten.

Aitortza partekatu nahi izan zuten, Debagoieneko beste herri batzuetako memoriaren alde lan egiten duten lagunentzat ere badela nabarmenduta. Horrez gain, esker hitzak izan zituzten Dragones, Saseta, Amaiur, Amuategi, Loiola eta bestelako batailoietan kolpe militarrari aurre egin zietenei.

Maider Morras Arrasateko alkateak ere hartu zuen hitza, alboan zituela Bizikidetza Batzordeko kide diren Jasone Giraldo, Agurne Juldain, Aritz Murua eta Eva Abuin. Adierazpen instituzionala irakurri zuen, elkarteak memoria berreskuratzearen alde egindako lana nabarmenduta. Haren arabera, ibilbide luzea eta emankorra izan du.

Erlazionatuak

Memorian gera dadin egindakoa

Eneko Azurmendi Barrena 2023 aza 10 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak