Halaber, deitoratu dute 2022an Euskal Herrian 69 langile hil zirela eta 2023an dagoeneko 31 direla. "Zenbaki horien atzean, langile bat ez ezik, familia bat, lagunak eta, oro har, langile klase oso bat dago. Hamaika aldiz salatu izan dugu ikuskaritzarik eza, erakundeen borondaterik eza eta, kasu askotan, enpresarien eskrupulorik eza", azaldu du Xabi Llodiok, LAB sindikatuko Industria Federazioko kideak.
Egoera hori iraultzeko eta langileak peoi huts izateari uzteko, haien esanetan, lan-harremanen sistema aldatu behar dela aldarrikatu dute eta langileen segurtasunean eta prebentzioan aurrerapausoak eman. "Azken batean, bizitza jartzea erdigunean. Batzuen irabazien gainetik, langileen bizitza lehenetsi behar da", nabarmendu du Llodiok.
Azkenik, sindikatuek elkartasuna adierazi diete langileen senideei, lagunei eta hurbileko guztiei. Udalak ere salatu du Etxe Txikietako obretako langilearen heriotza.