Lehenik eta behin, Udalak doluminak eta elkartasuna adierazi dizkie Arrasaten hil den langilearen familiari, lagunei eta lankideei. "Kolpe gogorra izan da herritarrentzat, eta bereziki langileriarentzat". Hala, langile ororen lan osasuna eta bizitza egoera guztietan babesteko beharrezko neurri guztiak hartzea "oinarrizko baldintzatzat" jo du. "Norabide horretan, gertaera hau nola eman zen aztertzen ari gara".