Beilatokia, arrasatear guztien ahotan

Eneko Azurmendi 2021ko eka. 10a, 18:27

Kokapenari desadostasuna adierazten dioten 1.055 sinadura jaso arren, San Felipe Elkarlaguntzak adierazi du erabakia "irmoa" dela, "batzar nagusian botoen %73 ingururekin onartu baitzen". Gaineratu  du iritzi guztiak errespetagarriak direla, baina erakundeari dagokiola beilatokia non kokatu erabakitzea. Udal Gobernuak, bestalde, negoziatzeko "prestutasun osoa" azaldu arren, onartu du azken hitza San Feliperena dela.

Maria Ubarretxena alkateak azaldu du Udal Gobernuak Kataideko lokal bat eskaini ziola San Feliperi eta "prestutasun osoa" adierazi diola lokal egokiagoa bilatzeko, baina erakundeak "oso argi" daukala erdigunean egin gura duela. "Bizilagunekin bildu gara eta jaso dugu haien kezka. Berriro egongo gara San Felipeko ordezkariekin, baina araudi guztia betetzen du proiektuak eta, legez, ezin zaio inongo trabarik jarri. San Feliperen borondatearen baitan dago. Gai pribatu bat da eta haiek dute azken hitza".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak