1.055 sinadura, beilatokiaren kokapenari desadostasuna adierazteko

Eneko Azurmendi 2021ko eka. 4a, 11:28
Aitor Agirreurreta, Juan Mari Belategi eta Itziar Izquierdo, Ignacio Zuloagako bizilagunak, BAZen sinadurak entregatu aurretik.

"10 ordutan 1.055 sinadura batu ditugu, eta oraindik jendea galdezka daukagu", azaldu du Juan Mari Belategik, Ignacio Zuloagako bizilagunetako batek. San Felipe Elkarlaguntzak egin asmo duen beilatokiaren kokapenarekin ados ez daudela adierazteaz gain, Arrasateko udalbatzari eskatzen diote gaia osoko bilkuran jorratu dadin.

1.055 sinadura horietatik 412 San Felipe Elkarlaguntzako bazkideenak dira eta 643, aldiz, bizilagunenak. "Herri mailan kezka bat dagoela ikusten dugu eta herri honetan badaukagu gaitasuna gauzak modu normalizatuan eztabaidatzeko. Kasu honetan ere, uste dut adostasun batera iritsi gaitezkeela, konfrontaziorik gabe", azpimarratu du Belategik. "Orain sinadura hauek San Feliperi bideratuko dizkiogu eta barne lanketa egin beharko dute. Ikusiko dugu ze erantzun ematen diguten", gaineratu du.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak