Lau urteko zigorra beteko du duela urtebete Arrasaten hilik aurkitu zuten umearen amak

Txomin Madina Milikua 2020ko ots. 22a, 16:07

Irailean Donostiako Adingabeen Auzitegiak jarritako zigorrari ez diote helegiterik jarri ez Fiskaltzak ezta defentsak ere. Ondorioz erregimen erdi irekian bete beharko du lau urteko zigorra, azken sei hilabeteak zaintzapeko askatasunean.

Iazko martxoaren 3an Arrasateko Galizia kalean auto baten azpian hilik aurkitu zuten umearen amak lau urteko zigorra beteko du. Homizidio arduragabea leporatuta, Donostiako Adingabeen Auzitegiak irailean zigor hori bera jarri zion egun adinez nagusia den arren umea hilik aurkitu zutenean adingabea zen emakumeari.

Fiskaltzak eta defentsak uko egin diote iraileko epaiari helegitea jartzeari, eta gauzak horrela, erregimen erdi irekian bete beharko du emakumeak lau urteko zigorra, azken sei hilabeteak zaintzapeko askatasunean. Heziketa zentro batean beteko du zigorra. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak