Lau urteko zigorra Arrasaten hilda aurkitu zuten jaioberriaren amarentzat

Jone Olabarria 2019ko ira. 5a, 11:49

Homizidio arduragabea leporatuta, lau urtez heziketa zentro batean egotera zigortu dute emakumea, erregimen erdi-irekian.

Aurtengo martxoan, Arrasateko Galizia kaleko auto baten inguruan, hilik aurkitu zuten jaio berriaren ama lau urtez heziketa zentro batean egotera zigortu du Donostiako Adingabeen Auzitegiak. 17 urteko emakumeak erregimen erdi irekian bete beharko du zigorra, azken sei hilabeteak zaintzapeko askatasunean. Dena den, epaia ez da irmoa eta aldeek helegitea aurkezteko aukera dute.

Epaiketa uztailean eta abuztuan egin zuten, hiru saiotan. Bertan,  Ministerio Publikoaren ordezkariak bost urteko itxialdia eskatu zuen, baita beste bi urtez zaintzapeko askatasunean egotera zigortua izan zedin.  Defentsak, ordea, emakumearen absoluzioa eskatu zuen.

Martxoaren 3an aurkitu zuen bizilagun batek haur jaioberriaren gorpua Arrasateko Galizia kalean, auto baten azpian. Orduan 17 urte zituen emakumea martxoaren 4an atxilotu zuen Ertzaintzak, Debagoieneko Ospitalean ingresatuta zegoela eta ordutik, adingabeen zentro baten dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak