Bost urteko zigorra eskatu dute Arrasaten ume jaioberria abandonatu zuen emakumearendako

Miren Arregi Amasorrain 2019ko uzt. 6a, 13:14

Epaiketa Donostiako adingabeen epaitegian hasiko da uztailaren 8an eta hilaren 11n bukatuko da.

EFE agentziak adierazi duenez, joan den martxoaren 3an, ustez erditu berri zuen jaioberria abandonatu zuen –neskatoa hil egin zen– emakumearendako adingabeen zentro baten 5 urteko itxiera neurria eskatu du fiskalak. 17 urteko emakumea martxoaren 4an atxilotu zuen Ertzaintzak, Debagoieneko Ospitalean ingresatuta zegoela eta ordutik, adingabeen zentro baten dago. Fiskaltzak erailketa delitu bat leporatu dio eta ondorioz, 5 urteko itxiera zigorra eta beste bi urteko zaintzapeko askatasuna eskatuko du harendako. Bestalde, defentsak, absoluzioa eskatuko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak